Argazki hau Farolako bidean atera genuen (Hondarribiko itsasargi ondoan). Bertan, kale baten erdian, ataka bat jarri dute. Argi dago, beraz, ate horretatik aurrera jabetza pribatua dela. Kale pribatua, mendian. Urbanizazio honen kudeaketa-prozesua aztertzeko modukoa da, edo alkateari azalpenak eskatzerainokoa, gutxienez.Baina horren kezka adierazteaz gain, jasangaitza egiten zaigu orain arte bide irekia zena, publiko zena (eta bertatik igarotzeko arazorik ez zegoena) horrela ixtea.
Oso pentsatzekoa da Udal Gobernuaren hirigintza-politika. “Mendian gora eraiki dezagun!” izan daiteke gure Gobernuaren eslogana. Eta, jakina, etxetxoak bakarrik egiteko, babes ofizialeko etxebizitzak gehiago bultzatu ordez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario