Uda honetan, beste ekintzekin batera, pankarten jartzearekin gabiltza. Biribilgunetan, zubitan, hormetan, hainbat motako hesietan...Gipuzkoako beste herrietan gure pankartek pairatutakoa aztertzen badugu, argi dago INDEPENDENTZIA jartzen duen kartelen ezinikusia gizarteko zein sektoretik datorren:
Hala eta guztiz ere, ez zuten pankarta osoa kendu, haren korapilo bat baino gehiagorekin saiatu ziren arren. Seguruenik, bertan idatzia zegoena irakurri, eta zatitxo bat kentzea besterik ez zitzaien bururatuko.Dena den, Pankarten kentzearena beste batzuen eskutik dator. Gipuzkoako beste herri batean, espainiar polizia autonomikoaren erabakiz (jartzen ari ginela, kentzen lagundu ziguten), pankartek errepidetan sor dezaketen arrisku-egoera medio, zubietan ezik edonon jarri genitzakela esan ziguten. Esan ez zigutena: udaleko langileak gure pankarten atzetik zebiltzala.
Gauzak horrela, hesiaren barnealdetik jarri arren, pankartek Amuteko zubian ordu batzuk iraun zuten. Blog honetan aldiz, luzerako egongo dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario