
Portuko elizaren atzealdean egingo litzake, orain arte libre egon den espazioan (petrilaz inguratua). Eraikina berreskuratzeko argudioen artean, Hondarribiaren arrantza-funtsa mantentzeko egokia litzakela aipatu da. Museo edo interpretaziogune moduan erabiltzeko izango litzake berreraikitako eraikin hori.
Gure ustez, hasiera batean ideia ona izan daitekeena (aspaldi botatako kofradia zaharraren balioa aztertzen hasi arte, behintzat), ekarpen interesgarri bat dauka: arrantzaren mundua bilduko duen eraikin bat egitea (museo edo antzekoa). Eraikin zaharra, dagoeneko ez da existitzen, eta ez da kasualitatea. Gaizki zegoelako eta jada inolako baliorik ez zuelako bota zen, bere garaian. Hau da, duela gutxi arte (bi mende) ura besterik ez zegoen bertan. Beraz, ez du balio arkeologiko edo historikorik. Memorian besterik ez dago (eta argazkiren batean).
Hala ere, udalak proposatzen duen interpretaziogune berria "karroan" egin ordez, kofradia zaharra zegoen lekuan egin daiteke. Eraikin horretan, garai bateko kodradiaren argazki handi bat jarri daiteke (eraikin berriaren sarreran, adibidez), jende jakin baten memorian bakarrik egon ez dadin. Baina eraikina garai berrietara ongi egokituta beharko luke izan. Hare gehiago, Itsas Etxea bezalako zabaltze obren inguruan bada.
No hay comentarios:
Publicar un comentario